Aukeratu erantzun egokiak galdera bakoitzean, dagokion hitzaren gainean klik eginez.
Lutxi eta Bernardo anai-arrebak dira. Bernardo da zaharrena: hogeita hiru urte ditu eta Lutxik hemezortzi. Oso maite dute elkar eta ongi konpontzen dira. Batek zerbait behar duenean pozik uzten dio besteak.
Uztaila da eta oporretan daude. Gaur asteartea da eta eguraldi bikaina dago. Zerua urdin-urdin agertu da goizetik; oraindik hamarrak ez dira eta nahikoa berotzen du eguzkiak. Lutxik hondartzara joateko gogoa du. Askotan joaten da hondartzara, batzuetan Hodarribira eta beste batzuetan Zarautzera. Berak ez du motorik eta anaiari eskatzen dio beti. Gaur ere Bernardoren gelara joan da eta honela hitz egin dio: -Egunon, Bernardo: Motoa utziko al didazu? -Motoa? Zertarako nahi duzu, bada? -Hondartzara joateko -erantzun du Lutxik-. Eguraldi zoragarria dago eta eguzkia hartzeko gogoa dut. Bernardok norekin joango den jakin nahi du: - Bakarrik joango zara ala beste norbaitekin? -galdetzen dio. - Rosirekin, seguraski -erantzuten dio Lutxik-. Libre badago, behintzat, eta gogoa baldin badu... Rosi Lutxiren adiskidea da, Institutoko laguna, eta elkarrekin ibiltzen dira askotan.
Bernardok baietz erantzun dio, lasai hartzeko motoa. Berak Bilbora joateko asmoa zuen, baina beste egun batean joango omen da.